Bego ALABAZAN-2

 

helbide elektronikoa: bego @ alabazan puntu net
telefonoa: (0034) 637302007
Bego Alabazan euskeraz zein gaztelaniaz kontatzen du

  

1966ean jaio nintzen eta “ganorazko” neskatila izanda, beti jolasten eta jolasten nenbilen. Aurkitzen nituen istorioekin jolastea ere gustatzen zitzaidan txotxongiloak egiten, irudiak, horma-irudiak, kontatzen edota ipuin horiek antzezten.

Askoz geroago, 1996an, “Kandelen Argipean” Bilboko ipuin-kontalari taldearen sorreran hartu ahal izan nuen parte. Ez nuen orduan susmatzen zenbateraino errotuko ziren niregan ipuinak, nire bizimodua izatera heldu arte.

Eta ipuinekiko aurkikuntza (edo ber-aurkikuntza) honi esker, txikitatik nekarren ipuin-egarria asetzeko istorio, ipuin eta abestiak edateari eman nion. Geroago ezagutu nuen neureganatutako istorio horiek kontatzean sentitzen den gozamena.

Nahiz eta normalean hitzak besterik ez erabili, batzuetan “ustekabeko kutxatxoak” diren liburuen laguntza ere izaten dut, batez ere, dastatzeko eta elkarbanatzeko aproposak diren irudiak dauzkatenean. Eta, margotzea oso gustukoa dudanez, inoiz islatzen dut azal desberdinetan nire buruan agertzen zaizkidan irudiak, saioan zehar beraiekin jolasteko.

Amaitzeko esan ere amatxo zintzoa naizela, eta honek irakasten didala egunero egunero zein garrantzitsua den kontatzea besteek entzuteko eta , bestera, ezinbestekoa dela entzutea besteek niri ere kontatzeko.

Eta horrela jarraitzen dut ipuinez, ipuinengatik eta ipuinentzako lan egiten eta bizitzen.