gaztelaniaz – ingeleraz – katalanez – galegoz

 

Ipuinak eta istorioak kontatzen ditugu gure burua aurkitzeko. 

Hartzen dugun arnasaren bitartez istorioei ahotsa ematen diegu, entzulearengan oihartzuna izan dezaten.  

Gure gorputza eta gure adierazteko moduaren bidez antzinako eta gaur egungo istorioak kontatzen ditugu. 

Gure barnetik kontatzen dugu, barnehutsari lekua utziz bere beharra adierazteko aukera emateko. 

Horregatik entzuleari ahoz ematen dizkiogun hitzak arnasten ditugu.

Gainontzekoa berez gertatzen da, inork ez du eskua sartzen.

Istorioak kontalariaren barnehutsatik sortzen dira, bere ZerOtik, edo beste era batera esanda, bere Oxigenotik, eta hortik abiatuta ahOzkotasunera zabaltzen dira.  

Istorioak ahOzkotasunetik, Oxigenoaren bitartez, zerO horretatik, norberaren barnehutsera itzultzen dira. 

Isiltasunetik isiltasunera, kontalariaren ahotsetik iragan eta gero. 

 

Ines Bengoaren itzulpena

Gaztelaniaz

Nafarroako Liburuzainen Elkarteak (ASNABI) urtean bitan editatzen duen TK aldizkariaren 26. alea argitaratu zuen 2014ko abenduan. Oraingo honetan, Nafarroako antzerkigintza eta ahozko narrazioari buruzko zenbakia plazaratu dute. Aldizkariaren atal batean, Nafarroan lan egiten duten zenbait kontalari profesionalei egindako elkarrizketak agertzen dira. Orain, formatu digitalean ere irakurtzeko aukera dagoenez, Nafarroan egiten den antzerkigintza eta ahozko narrazioari buruzko monografikoa aurkeztu nahi dizuegu.

azala tk26

Hemen aldizkari osoa irakur dezakezu: 2014ko abenduako 26. alea. Nafarroako Liburuzainen Elkartea

Kontalariei egindako elkarrizketak irakurri nahi dituzu? Jarraitu irakurtzen:

Galegoz / Gaztelaniaz / Katalaneraz / Ingeleraz

Ipuinen ahozkotasuna demokrazia berrezartzeko bektore garrantzitsua izan daiteke, hiru arrazoi nagusi tarteko:

1.- EDUKIAGATIK, istorioak pertsonaz ari direlako:

Ipuin tradizionalak, norbanakoaren arlo guztiak jorratzen ditu, jendartearen parte diren aldetik. Existentziaren galdera handiez ere arduratzen dira, bizitzaren misterioaren giltzarri diren aldetik, horretarako azalpen errealistarik eta astunik erabili gabe. Ametsak, poesia, sinbolikotik uztartzen ditu, egiazki emantzipatzailea den lotura baten bitartez, imajinazioa askatuz eta pertsonaren garapen psikologikoa ulertzen lagunduz. Baikortasuna beharrezkoa da: haurrek beren etorkizuna alda dezakete, ikasten dute beraientzat zer den ona eta zer ekidin beharrekoa. 

Kontalariak izan edo entzuleak izan, etorkizuna izango duen bizi ikuspegia garatzeko aukera eta beharra  dugu, elkartasunean eta ausardian oinarrituko den bizi ikuspegia. Honela, bakoitzak bere hurbilketa propioa egin dezake ipuinera, norbere irakurketaren arabera, modu atsegin eta sentituan. Maliko "Hampate-Ba" griottak zioen moduan: ipuinekin haurrek ongi pasatzen dute, helduek lanaren ondoren atseden hartzen dute, eta ilezuriak zer pentsa jartzen ditu. Bestela esanda, ipuinak, gure baitan ditugun hiru esparru bildu ditzake: afektiboa, ludikoa eta kognitiboa.