gazteleraz / ingeleraz / katalaneraz
AEDAren estatutuetan aurreikusten diren helburuen artean ahozko narrazioari zabalkundea eta hedapena ematea daude. Horregatik, helburu horiek lortzeko, web orrialde hau sortu zen eta gizarte hedabideetan hainbat kontu kudeatzen ditugu: Facebook, Twitter, Cuentistas zerrenda eta Hilabetekaria. Hala eta guztiz ere, zenbait esparru birtualetan ahozkotasunaren berria ez dela aski zabaltzen uste dugu; gailu mugikorrei buruz ari gara, konkretuki.
Horregatik AEDA azken sei hilabete hauetan lanean ibili da APP bat martxan jartzeko, Android eta iOSekin bateragarria dena, ahozkotasunari buruzko informazioa gailu mugikorretan ere (smartphone eta tabletetan) errazago iristeko.
APP honek bost ataletan sailkatuta dago (hasierako bertsioan) zuzenean ikus daitezkeenak aplikazioa deskargatu eta gero.
Hasierako sailean AEDAko web orrialdearen hasieran argitaratzen diren artikulu eta berriak agertuko dira automatikoki; orain zure gailu mugikorretik erraz irakurri ahal izango dituzu. Artikulu berria argitaratzen den bakoitzean zure APPk eduki berriak daudela abisatuko dizu (abisu baten bidez) eta, behin menu horren barrura sartzen zarenean, ezberdindu ahal izango dituzu irakurrita eta irakurtzeke dituzun artikuluak.
Bigarren epigrafean ahozkotasunaren agenda agertzen da. Gure web orrialdean agendaren saila kontsultatuenetakoa izaten da eta, horregatik, APPn gertakizunen egutegi berdina jartzea erabaki dugu agendaren edukietara sartzeko erraztasunak ematearren. Besterik adierazi ezean, uneko astearen agenda agertuko da beti, baina erraz aldatu dezakezu eta interesatzen zaizun eguna, hilabetea edo urtea kontsultatu. Era honetan, oso erraza izango da jakitea zauden lekutik gertu ipuinak kontatuko diren eta ipuin saio horiei buruzko informazio guztia ere.
Hirugarren esparrua AEDAko jendeari buruzkoa da. Honetan elkartearen ipuin kontalariei buruzko informazioa jasoko duzu eta, era erraz eta arinean, beraiekin kontaktuan jarri ahal izango zara.
Laugarren puntua ahozkotasunari buruzko blog eta web orrialdeak modu errazean jarrai ditzazun sortu dugu. Proposatzen dizugun sailkapen guztitik jarraitu nahi dituzunak hautatu eta aldatzeko aukera izango duzu; horrela, edozein momentutan interesatzen zaizkizun blog eta web orrialdetan post edo artikulu berriak dauden jakingo duzu. Besterik adierazi ezean, azken hogei sarrerak kargatzen dira eta jarraitzen dituzun esparru ezberdinetan eduki berriak argitaratzen diren bakoitzean APPko barruko abisuetan seinalatuta geratuko da.
Bukatzeko APP honen bosgarren elementua bilatzaile bat da gure web orrialdean agertzen diren edukiera guztien artean gai konkretuei buruzko bilaketak egitea ahalbideratzen duena. Hitz soltearen bilaketa xumea egin dezakezu edota bilaketa konplexuagoa egin nahi baduzu, gaur egun, gure web orrialdean ditugun bostehun baino gehiagoko dokumentuen artean, bilatzen duzun esaldi konkretua kakotx artean jarri ezkero, irakurri nahi duzuna modu errazean topatu ahal izango duzu.
Artikulu honen bukaeran aplikazioaren pantaila batzuk ikusi ahal izango dituzu adibide moduan, zehaztu dugun guztiari buruzkoa.
APP honen hasierako proposamenak gainerako aukera batzuk ere baditu:
- Gehien interesatzen zaizkizun edukierak zuzenean aplikaziotik zure Twitter, Facebook, Korreoa...ren bidez konpartitu ahal izango dituzu.
- Nahi baduzu aplikazioak sarrerak irakurri ahal izango dizkizu; beharbada gu bezalakoak zara, guri entzutea gustatzen zaigu.
- Informazio gehiena zure gailu mugikorrean gordeta geldituko da denboraldi baterako, badaezpada konexiorik gabe irakurtzen jarraitu nahi duzun.
Zure storen zuzenean bilatu dezakezu aplikazioa "AEDA Narración Oral" izenpean edo esteka hauetara sartuz Google Play Store (Android) eta Apple Store (iOS) eta APPa zuzenean deskargatu ahal izango duzu.
Ikusiko duzun moduan aplikazioa erabat dohainik da.
Zuen interesekoa izatea nahi genuke eta, batez ere, erabilgarria izan dadila.