gaztelaniaz

BILBOKO KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK “Istorio BIziak” JARRI DU MARTXAN, AHOZKO NARRAZIOAREN INGURUKO KULTUR PROGRAMA BERRIA, 2. BARRUTIRA ZUZENDUA.

 

Istorio-biziak cartel 50

 

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, barruti bakoitzean erreferentziazko programa bat aurrera eramateko helburuarekin jarraituz, “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” egitaraua jarri du martxan 2. barrutian. Ahozko narrazioaren inguruko ekimena da, baina bere bokazioa beste formatu batzuk lantzea ere bada, idatzizko narrazioa, komikiaren eta ikus-entzunezkoaren mundua, bertsolaritza… 

 

Guztira, 24 jarduera burutuko dira otsailaren 10etik 23ra Castañoseko eta Zurbaranbarriko Udaltegietan eta Barrutiko beste leku batzuetan. 

“Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS”, jarraipena izateko bokazioz sortzen da, eta urtero gai edo ardatz nagusi bat izango du. Horrela, aurten, “2. barrutia kontu kontari” goiburua duen egitaraua, auzo horietako istorioetan edo oroitzapenetan zentratuko da.  

Lehenengo edizio honetan –eta hurrengoetan– Kultura eta Hezkuntza Sailak udaleko beste sail edo ekipamendu batzuen laguntza izango du. Horien artean daude Kideguneak, Gaztegunea, Liburutegia, Funikularra; eta Barrutiko Jubilatuen eta Dendarien elkarteak.  

Egitaraua

“Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” ez da aisiarako jarduera gisa soilik aurkezten, adin talde guztiei zuzendutako prestakuntza eta sorkuntza ekimen gisa baizik, euskaraz eta gaztelaniaz egingo diren jarduerekin. Horretarako, oso estilo eta teknika anitzetako narratzaileak egongo dira, horietako batzuk nazioarte mailakoak, Bartzelonan bizi den eta bere kontakizunak gaztelaniaz, japonieraz eta euskaraz eskaintzen dituen Yoshi Hioki japoniarra, eta José Campanari antzezle, antzerki zuzendari, egile eta istorio kontatzaile argentinarra, nazio zein nazioarte mailako erreferentea ahozko narratzaile gisa zein narratzaileen prestatzaile gisa. Horrez gain, bertsolari ezagunak ere egongo dira. 

Aurreikusitako jardueretako bat “Ipuin poteoa” da, jai giroan ospatuko den proposamen berritzailea. Horrela, ipuinen eta bertsoen bitartez, oso ohikoak ez diren lekuetara eta ikus-entzuleengana hurbilduko da ahozkotasuna, oraingo honetan Iturriondo plazara eta Funikularraren plazara. 

Funikularrean bertan saioak egongo dira otsailaren 16an eta 23an, domekaz, eta saio horietan, oso ondo ezagutu daitezkeen arren oso gutxi ezagutzen diren lekuek ezkutatzen dutena ikusteko aukera izango.

Informazio gehiago

Bego Alabazan