gaztelaniaz

Egitaraua ikusi – Jardunaldia eta eskolako logistika eta prezioak – Eman izena

 

JornadaAEDA26

 

AHOZKO NARRAZIOKO XI. LITERATURA ETA PRESTAKUNTZA JARDUNALDIA

OÑATI

2026ko EKAINAREN 29a, ASTELEHENA

GOIZEZ (SANTA ANA ANTZOKIA)

Oharra: goizeko euskarazko hitzaldiek aldibereko itzulpena izango dute.

10 -10.15: Jardunaldiaren inaugurazioa eta ongietorria

10.15 - 11.30: Ahozko narrazioaren prestakuntza unibertsitatearen eremuan. Ibilbidea. Hitzaldia Pello Añorgaren eskutik

11.30 - 12: Fruta atsedanaldia

12 - 13.45: "Prestakuntza-esperientzia ezberdinak" mahai-ingurua Pep Bruno, Mireia Delgado (Galtzagorri), Itziar Rekalde eta Estrella Escriñarekin.

14: Bazkaria

 

ARRATSALDEZ (KULTUR ETXEA eta SANTA ANA ANTZOKIA)

16 - 18: Aldi bereko tailerrak

Pep Bruno: Ipuin tradizionalen konbinatoria (tailerra gaztelaniaz)

Mireia Delgado (Galtzagorri): Lantegia: Bitartekaritzaren artearen sekretuak / Los secretos del arte de la mediación en LIJ (tailerra euskaraz)

Estrella Escriña: Giza liburutegiak (tailerra gaztelaniaz)

Itziar Rekalde: Zer kontatzen ari gara kontatzen dugunean (tailerra euskaraz)

18.30 - 20: (SANTA ANA ANTZOKIA) “Rayanas” ipuin saioa eta solasaldia. Irene Reinaren eskutik

gaztelaniaz

Egitaraua ikusi – Jardunaldia eta eskolako logistika eta prezioak – Eman izena

 

EscuelaAEDA26 

 

XI AEDAREN UDAKO ESKOLA

2026KO ekainaren 29tik uztailaren 2ra arte IRAIPE hotelean eta SINDIKA OTXOA hotelean (Arantzazu,Oñati)

Hitzaldiak, tailerrak, ipuinik gabeko talentua eta eskolako festa IRAIPE hotelean (Arantzazu, Oñati)

Gaztelerazko ipuin saioa + solasaldia: GOIKO BENTAko ganbaran (Arantzazu, Oñati)

Euskarazko ipuin saioa: Oñati

 

 

EKAINAK 30 asteartea

GOIZEZ

8 - 9.15: Gosaria

9.30 – 11:00: 1. Hitzaldia - Diego Reinfeld: NARRATURGIA EDO KONTAKIZUNAREN ARTISAUTZA

11:00 – 11.30: Fruta 

11.30 – 13:00: 2. hitzaldia- Pep Bruno: AHOZKO TRADIZIOKO IPUINAREN ETA HAUR LITERATURAREN BIDEGURUTZEAK

13 – 14: Arantzazuko Santutegira bisita 

14:15: Bazkaria

 

ARRATSALDEZ

16.30 – 18.30: Aldi bereko tailerrak

Juan Gamba “KONTATZEKO IMPRO”

Maite Guevara “ARRAKASTA vs. PORROTA” clown tailerra

19 – 20.30: “80 AMANDRE” ipuin saioa eta solasaldia gaztelaniaz, Dorleta Kortazarren eskutik

21:00: AFARIA

 

GAUA – IPUINIK GABEKO TALENTUA

 

UZTAILAK 1, ASTEAZKENA 

GOIZEZ

8 - 9.15: Gosaria

9.30 – 11:00: Hitzaldia - Laura Eskola: HERIOTZA KONTATU. Ipuin tradizionalak eta albumak elkarrizketa errazteko.

11:00 – 11.30: Fruta 

11.30 – 13.00: Hitzaldia- Sandra Araguás: LANDA-LANETIK PUBLIKORA. ERREPERTORIORA EGOKITZEA

13:00 – 14.15: Aisialdia

14:15: Bazkaria

 

ARRATSALDEZ

16.30 – 18.30: Aldi bereko tailerrak

Juan Gamba “KONTATZEKO IMPRO”

Maite Guevara “ARRAKASTA vs. PORROTA” clown tailerra

19:00 – 20:00.: “GURE GALBAHETIK” helduentzako ipuin saio euskaraz, Dorleta Kortazarren eskutik

19.00 – 20:30: "LA ESPADA BAJO LA ALMOHADA" Diego Reinfeldekipuin saioa eta solasaldia gaztelaniaz

21:00: AFARIA

 

GAUA – ESKOLAKO FESTA

 

UZTAILAK 2, OSTEGUNA 

GOIZEZ

8 - 9.45: Gosaria

10:00 – 11: 30: 1. Hitzaldia - Idoia Etxeberria (Ahotsak) "EUSKAL HERRIKO AHOTSAK" PROIEKTUA

11.30 – 12:00: OHOREZKO BAZKIDEARI 2026ko URREZKO PITORROA ematea: Manuel Hernández Leal

12:00 Fruta eta oroitzapena

14:00: Bazkaria

(Bazkaldu ondoren) Aukerakoa - ARRIKRUTZEKO KOBAREN BISITA (ordutegi zehatza zehazteke, prezioa 7/8 euro ingurukoa, egun berean ordaintzeko)

…eta bakoitza bere etxera...

 Galegoz / Gaztelaniaz / Katalaneraz / Ingeleraz

mani eus

AEDA, ANIN, LA FAULA, GNOA, MANO eta NOGA elkarteek, eta bertan parte hartzen duten kontalari guztiek, jendaurrean zera adierazi nahi dugu: Ez gaudela ados gure jardun profesionala garatzen dugun liburutegi publiko askotan ipuinen saio eta ikuskizunetara bideratutako aurrekontuak aspaldidanik izoztuta egotearekin.

Publikoaren aurrean ahoz ipuinak kontatzeak ahalegin eta prestakuntza handia eskatzen du; kontakizunak aukeratzetik hasita, historia erakargarri egingo duten baliabide narratiboak bilatzea eta, azkenik, batzuetan zailak diren egoerak maneiatzea eskatzen du, adin eta interes askotarikoak dituzten dozenaka pertsonen aurrean lan egiten dugunean.

Ipuinak modu profesionalean kontatzea ofizio zorrotza da: prestakuntza jasotzen jarraitzea eskatzen du, nahiz eta hainbat urtetako esperientzia izan ikastetxeetan, liburutegietan, antzokietan, plazetan kontatzen, era askotako publikoekin eta testuinguru oso desberdinetan. Horregatik uste dugu bidezko ordainsari bat beharrezkoa dela, ofizioak eragiten dituen gastuei aurre egiten jarraitu ahal izateko.

Liburutegietan kontatzen dugunok sustraiak tradizioan dituen lan artistikoa egiten dugu. Ipuinak kontatzea, modu profesionalean egiten denean, gertuko jarduera da, pizgarria eta publiko guztiek asko baloratzen dutena, haurtxoek, eskolakoek, nerabeek zein helduek.

Profesionalak garen aldetik, Gizarte Segurantzan kotizatzen dugu gure autonomoen kuotak, gizarte-aseguruak, jarduerari dagozkion zergak eta erantzukizun zibileko asegurua ordainduz, baina, gainera, askoz ere gastu gehiago ditugu jarduerari lotuta: ibilgailua edo garraioa, dietak, gestoria, etab. Gai hau zehatzago azaltzen duen artikulu hau irakurtzea gomendatzen dugu.

Aldarrikapen hau testuinguruan kokatzeko, aipatu behar da 2020tik gaur arte Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) ia % 20 igo dela (ikus hemen), eta Gutxieneko Soldata, berriz, % 50 igo dela. Bien bitartean, irakurketa sustatzeko kanpainez arduratzen diren zenbait liburutegi eta erakundetan, ahozko narrazioaren profesionalentzako cachéak, modu proportzionalean handitu beharrean, aspaldidanik ia ikutu gabe mantentzen dira. "Ahozko narrazioaren aurrekontua nola egin" gaiari buruzko artikulu hau argigarria izan daiteke zentzu horretan.

Gainera, uste dugu askotan konparaketa iraingarria gertatzen dela bestelako kultura-, kirol- edo aisialdi-jarduera batzuekiko, horiek aurrekontu-hornidura bidezkoagoa izaten baitute.

Horregatik guztiagatik, Espainiako kontalari profesionalen kolektiboak zera eskatzen diegu erakunde publikoetan aurrekontuak esleitu, onartu eta programatzeko ardura duten pertsonei: Baloratu dezatela gure ofizioa eta lan ona gure ustez merezi duen bezala, hau da, ikuslegoak egiten duen bezala. 

 

Manifestu hau Espainiako ahozko narrazioaren elkarte guztiek sinatzen dute: AEDA, Espainiako ahozko narrazioaren profesionalen elkartea – ANIN, Associació de narradores i narradors (Cataluña) – LA FAULA, Associació catalana de professionals de la narració oral  – GNOA, ahozko narrazioaren gremioa Andaluzian – MANO, Madrilgo ahozko narrazioaren elkartea – NOGA, ahozko narrazio kolektibo galegoa.