9788497831703

Patxi Zubizarreta, Elena Odriozola, ilust, Atxiki sekretua: sorginaren eskuliburua, Elkar, 2004 [fitxa gaztelaniaz]

Liburu hau liburutegian aurkitu nuen, altxor onenak aurkitu ohi diren moduan, kasualitatez. Atentzioa deitu zidan lehenengo gauzak liburuaren aurkezpena izan zen: izena, irudiak, azala. Fisikoki oso erakargarria iruditu zitzaidanez, ezin izan nuen tentazioa jasan eta etxera gonbidatu nuen.

Etxean, liburua irekitzerakoan, bere xarma fisikotik haraino zihoala konturatu nintzen. Barruan, sorgin, lamia eta jentilez beteriko  antzinako istorio zoragarriak aurkitu nituen, edo liburuan dioten bezala, “amandre ipuinak”. Istorio guzti hauek Grazianak (bakarrik bizi den atso bat eta sorgintzat dutena) Joanari, bere 7 urteko bizilagunari, uzten dizkion ondare dira. Elkarrekin hiru bidai burutuko dituzte: antzina-antzinera, antzinera eta aitzinera. Bidai hauetan, Joanak kontu zaharrak, landareen ahalmen sendagarriak, altxor ezkutuak, etsai izugarriak… ezagutuko ditu; baina batez ere, sekretuak gordetzen ikasiko du. Grazianak dioen moduan: “Esaten dituzten guztiak badira, baina atxiki sekretua, ez esan badirela”.

Hori dela eta, liburu hau gomendatzen dizuet. Hori bai, atxikidazue sekretua, arren eta on egin!

 

Maider Galarza


Add comment


Security code
Refresh